XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez ninan inola ere pentsatu Timogatik izan zitekeenik.

Handik pixka batera autoak alde egin zinan.

Ez zekinat zergatik jaitsi nintzen atarira handik gutxira.

Dena den, dei egin nionan Timori, berarekin jolas egin nahi ninan.

Baina ez huen etorri.

Joan nindunan ate nagusira eta han zegonan lurrean.

Hementxe.

Espaloi kantoian.

Mugi zedin nahi ninan, laztandu egin ninan.

Baina Timo oso geldi zegonan.

Bi hankak honela uzkurturik zeuzkanan, eta muturra odoletan.

Begietatik igarri nionan ez zela bizi.

Hilik zeudenan.

Berehalaxe bururatu zitzaidanan neumatiko-kurriska ikaragarria.

Nolabait uste izan ninan zerbait egin nezakeela bera hala egon ez zedin.

Ia gauza guztiengatik egin liteke zerbait.

Baina haren kontra ez zegonan ezer egiterik.

Luzaroan egon nindunan begira.

Altxa eta jardinera garraiatu ninan Timo.

Gure familiako inor ez zegonan etxean, nitaz kanpo... Hator - esaten dio Dirkek Juttari.

Etxeari inguru egiten diote.

Zurezko gurutze bat aurrean daukan sastraka baten ondoan daude.

Juttak aitonarentzako egindako gurutzearen antz-antzekoa da.

- Timorentzat egin ninan - dio Dirkek.

Gero Dirkek kontatzen dio, nola duela urte bete izan zen hori.

- Orduan jarri ninan Timo hemen eta pala bat hartu ninan.

Ezin ninan lurperatu.

Laster etorri hituen gurasoak.

Amak negar egin zinan eta nik ere bai.

Aitak zulo handi bat egin zinan Timorentzat palaz.

Timo bere lotarako mantan bildu eta lurperatu egin geninan.

Hara, Jutta dio Dirkek, egia esateko, ez nengonan hain triste.

Uste dinat ezin nuela erabat ulertu Timo hilik zegoenik.

Ikusia ninan, baina ez guztiz eta erabat ulertua.

Horrek luzaroan iraun zidanan.

Egun pare batez.

Eta gero Timoren hutsune handia sentitu ninan.

Oraindik zurezko gurutzetxoaren aurrean daude.